Bide zaila

peligro indefinidoGau iluna zen. Neguko edozein gau, asteko edozein egun. Bidaia luzea egin zuen, eta hantxe zegoen, eskuak bolantean, errepidearen hurbileko zatia ikusten bakarrik, iluntasunean murgildurik, bakardadean erroturik. Kanpotik ez zetorkion zaratarik, ezta soinu xumerik ere. Ezer ez. Ezer ere ez. Barnetik, ordea, bai: bihotzaren taupadak bere baitan ari ziren gorputz osoa astintzen, arreta guztia bideratzen, laguntza bakarra eskaintzen.

Inor ez zuen izango bere zain, baina, bidaia gero eta luzeagoa egin ahala, joateko beharra areagotuz zihoan. Eta bere buruari behin eta berriro galdera berbera: gupidarik izango ote zuten berarekin, hainbeste urtean urrun eta ahopean ibili ondoren. Zerbait espero zuen, ordea: barkamena ez balitz, irribarre bat, lazten bat. Ateak zabalduko ote zizkioten eta gozo besarkatu?

Herstura eztarrian zuen korapilaturik, eta arnasestuka irensten zituen aire-puxkak. Eta, bat-batean, segundo batzuetako bihurgunea gaindituta, hantxe agertu zitzaion eraikin bikaina belztasunaren erdian. Argi bakarra, baso ilunean. Azken metroak igarotzeko gai izango ez zelakoan, alboko leihatila bizkor zabaldu zuen eta haize hotzak bortitz lagundu zion arnasa hartzen. Segundo batean, dena zegoen geldi, dena isilean. Nekez irten zen kotxetik, eta etxe dotorearen atean geratu zen mugitu ezinik. Ez du inoiz jakin zenbat denbora eman zuen horrela, ezer egin gabe, ezer esan gabe, atea zabaldu zen arte: barruko giro epeletik norbait atera zen, irribarre lasaia aurpegian.


Anuncio publicitario

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s