Saudadean

Nahiago dut

zure ahotsa gogoan izan,

nire arrangurak isilean entzun baino.

Nahiago dut

zure barrea gogora ekarri,

eta ez negarrak lotu

zure urruntzeari;

berriro irakurri zure hitzak,

beti laztanak izan baitziren,

eta ez murgildu

zu besarkatu ezineko oinazean.

.

Irudikatzen zaitut hizketan,

eta barrezka ere bai.

Ia-ia sentitzen ditut zure laztanak,

beti hitz gozoak izan baitziren.

Horrela,

dena entzuten dut adi,

irribarrez,

eta samina ez dator niregana,

suntsitu ez dezan

zure arretak oparitu zidan edertasuna.

.

Baina, ilunabarrean,

lagun maitea,

dena isiltzen denean,

fadoari uzten diot sartzen

eta, ezinbestean,

saudadearen besarkadan geratzen naiz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Anuncio publicitario

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s