Batzuetan, itsasoa zara, eta guregana zatoz uhinen indarra apaltzen, eta kresalaren tantak airean banatzen. Larruazala zeharkatu, eta gure baitan uzten dituzu itsasoaren zati ñimiño horiek, urruneko espazio zabaletako mugimendua sentiarazten.
Beste batzuetan, berriz, guregandik alde egin nahian, bazoaz itsasorantzat, bertan gure miseriak desegiteko ilusioz. Agian, betiko galduko dira; baina, nork daki, agian itzuliko zaizkigu bortitzago.
Gutxitan, ordea, opari liluragarria eskaintzen diguzu, horrelakoetan ez baitzara ez itsasoa, ez ibaia, kristal garde-gardena baizik. Bakearen emozioaz bustitzen gaituzu une haietan, eta geldi-egonean eztitasunaren besoetan atseden goxoa hartzen dugu.